Profilaxia (prebentzioa)

Medikuntzan, profilaxia (antzinako grezierazko prophylaxis hitzetik, pro, “aurrez”;  phylax, “zaintzaile”, eta sis “ekintza”) gaixotasunen agerpena (bereziki gaixotasun infekzioso eta kutsakorrena) saihesteko hartzen diren prebentziozko erabaki eta ekintzen multzoa da. Prebentziozko neurri horiek aztertzen dituen jakintza-arloa ere bada. Neurri profilaktikoen artean, garbitasuna, sexu-harreman babestuak, toxikoak baztertzea eta kirola egitea nabarmentzen dira.

Espiroketak

Espiroketak Spirochaeta filoko bakterioak dira, kiribil formakoak eta higidurarako flageloz hornituak. Besteak beste, espiroketak dira sifili eta leptospirosia eragiten duten bakterioak.

Histokimika

Histokimika ehun bateko molekula, entzima eta erreakzio kimikoak aztertzen dituen kimikaren arloa da, ehunaren funtzioamendua eta gerta daitezkeen disfuntzioak ulertze aldera.

Bioplastikoak

XXI. mendearen hasieratik zabaldutako kategoria bat, zabala eta lausoa, dira bioplastikoak. Alde batetik, jatorri biologikoa duten eta petrolio eta lehengai fosiletatik ekoizten ez diren plastikoak dira, biodegradagarria izan ala ez. Beste definizio baten arabera berriz, biodegradagarriak diren plastikoak biltzen ditu, ukan jatorriko biologikoa ukan jatorri fosila. Erreferentziak https://www.researchgate.net/publication/229918338_Bioplastics

Kodoia

Kodoia ADNko aminoazidoen sekuentziak osatzen duten hiru nukleotidoen (adenina, guanina, zitosina eta timina) multzoetako bakoitza da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, codón, triplete.

Zenobioa

Terminoa erlijioan duen adierari buruz jakiteko, ikus Gizapedian, Zenobioa, zenobitak, zenobitismoa. Zenobioa protozoo eta alga zenbaitek sortzen dituzten koloniak dira, ugalketa asexualaz eratzen direnak. Gehienetan, zenobioko zelulek ez dute espezializaziorik eta gehienez ere ugalketarako ahalmena duten eta ez duten zelulak bakarrik bereizten dira. Zenobioak osatuz bizi diren espezieen adibide bat Volvox generoko algak dira.

Sekuentzia promotorea

Promotorea gene baten adierazpena aktibatu eta isilarazteko funtzioa duen DNA sekuentzia da; halaber, gene baten transkripzioa promotore gunean abiatzen da, faktore erregulatzaile eta transkripziorako entzimak bertara batzen direlako. Oro har, sekuentzia promotoreak gene sekuentziarekiko ur-gora antolatzen dira, baina badira salbuespenak kasu batzuetan.

Turgentzia

Turgentzia edo turgeszentzia zeluletan gertatzen den hanpadura da, inguruneko presioa zelula barrukoa baino txikiagoa denean, ingurunea hipotonikoa denean alegia. Osmosi izeneko prozesuaren bitartez presio diferentzia orekatu bitartean, zelula barruko presioak zelularen paretetan indarra egin eta hanpadura sortzen du, turgentzia alegia, paretan zehar irregularra izaten dena eta beraz zelularen forman irtenguneak sorraraziz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, turgor;

Teratologia

Teratologia (antzinako grezierako θερατος hitzetik, theratos, euskaraz “munstro”) izaki bizidunengan aurki daitezkeen anomaliak eta deformazioak, ernalketan edo aldi enbrionarioan sorrarazitakoak, ikertzen dituen jakintza arloa da.

Artefaktua

Artefaktu arkeologikoen esanahia bilatzen baduzu, ikus Artefaktuak, ekofaktuak eta zirkundatuak Gizapedian. Mikroskopian, artefaktua edo ikusizko artefaktua irudian sortutako  anomalia, errore edo distortsioa da, manipulazio edo funtzionamendu oker edo elementu arrotz baten ondorioz.