Neurotransmisoreak

Neurotransmisoreak nerbio sisteman mezulari endogeno nagusiak dira. Sinapsi kimikoetan, hots plaka neuromuskularrean, neurona-guruin eta neurona-neurona arteko neurotransmisioan dihardute; oro har, neurotransmisoreak neurona soman sintetizatu eta besikula presinaptikoetan metatzen dira. Neurotransmisoreak tarte sinaptikora (ingelesez, synaptic cleft) jariatzen dira eta hartzaile postsinaptikoekin elkarrekiten dute, neurona postsinaptikoren potentziala aldatuz. Neurotransmisoreen izaera kimikoa askotarikoa izan daiteke. Sailkapen orokorra hurrengoa

Hipoxia

Hipoxia edo hipoxemia, medikuntzaren arloan, gorputzak edo gorputzeko atalen batek behar baino oxigeno gutxiago jasotzen duen egoera da. Oxigenoa organismoaren funtzionamendurako ezinbestekoa denez, hipoxia egoerak kalteak sor ditzake organoetan. Hori dela-eta, organismoak oxigeno faltari egokitzeko aldaketa fisiologiko eta metabolikoak jasaten ditu. Aldaketa fisiologikoak epe laburreko erantzuna da; bihotz taupadak eta arnasketa azkartzea dira aldaketa nagusiak,

Fotofarmakologia

Fotofarmakologia argiaren bitartez aktibatu edo inaktibatu daitezkeen farmakoak garatzen eta ikertzen dituen biomedikuntzaren adarra da. Fotofarmakologian estrategia nagusia farmakoei talde fotosentikorrak gaineratzean oinarritzen da; modu honetan, farmakoen konfigurazioa argiarekin eraldatu daiteke eta farmakoaren aktibitatea kontrolatu.

Seneszentzia

Seneszentzia, latineko senex ”zaharra” hitzetik eratorria, ziklo zelularraren eten iraunkorra da, hainbat kalte edo estres intrazelularrek sorturikoa (adibidez, DNA kalteak). Hain zuzen ere, zelula seneszenteak G1 fasean eteten dira eta hazkuntza eta proliferazioa ekiditen dute; modu honetan, faktore kaltegarriak hurrengo belaunaldietara igarotzea sahiesten da, eta hortaz zelulen transformazio gaiztoa. Hortaz gainera, zelula seneszenteek hantura faktoreak

Telomeroak

Telomeroak, grekeratik telos ”amaiera” eta meros ”atala”, kromosoma muturretako egitura bereizgarriak dira, DNA-proteina konplexuek osaturikoak. Telomeroek genoma babestea dute funtzio nagusia, nukleotido degradazioa eta fusio interkromosomalak ekidinez. Zelula zatiketa bakoitzean telomeroen luzera laburtu egiten da eta luzera batetik behera zelularen seneszentzia edo apoptosia gertatzen da. DNA telomerikoa nukleotido sekuentzia errepikakorrek (5′-TTAGGG-3′) osatzen dute eta proteina

Transposoiak

Transposoi edo sekuentzia saltokariak genoman zehar lekualdatu daitezkeen sekuentzia errepikakorrak dira. Sekuentzia errepikakorrek organismo eukariotoen genoman garrantzi handia dute eta genomaren %10-80 osatzen dute organimoaren arabera. Ondorioz, transposoi sekuentziek genoman inpaktu handia dutela uste da, prozesu metaboliko anitzetan parte hartuz: geneen inaktibazioa, gene adierazpenaren erregulazioa (positibo zein negatiboa), eta geneen errekonbinazioa. Transposoiek aldakortasun genetiko handia

Transkripzioa

Metabolismo zelularrean, transkripzioa ADN sekuentzian oinarrituriko ARN molekularen sintesi prozesua da eta gene adierazpenaren lehen urratsa da. Transkripzioan entzima nagusia ARN polimerasa da, ADN harizpi bakarrean oinarriturik ARN harizpi osagarria polimerizatzen duena. Transkripzioak hiru fase nagusi ditu: hasiera, elongazioa eta amaiera. Gertaera nagusiak, ARN polimerasak promotore sekuentzia batzea eta ARN molekularen polimerizazioa dira (erribonukleotidoak harizpiaren 3′ muturrean

Anoikis

Anoikis, grekeratik ”etxerik gabekoa”, organismo multizelularretan zelulen heriotza programatu edo apoptosi mota da. Anoikis zelula-zelula edo zelula-matrize extrazelular loturen menpekotasuna duten zeluletan gertatu ohi da (adibidez, zelula epitelialak). Izan ere, lotura edo aingurapenek zelularen hazkuntza eta biziraupenerako seinaleak bideratzen ditu. Aldiz, matrize eta albo zeluletatik askatuz gero, biziraupenerako seinaleak eten eta zelulek apoptosia jasaten dute.

Apoptosia

Apoptosia, grekeratik ”erorketa”, zelulen heriotza programatua da. Apoptosiak ezaugarri morfologiko eta energia-menpeko mekanismo molekular bereizgarriak ditu, gainerako heriotza zelularrekiko desberdinak direnak. Apoptosia ezinbesteko prozesua da organismo multizelularretan (hala nola garapenean, immune sistemaren mantenuan eta enbrioi graapenean) eta zelulen homeostasi fisiologikoa mantentzeko beharrezkoa da. Apoptosi fase goiztiarretan zelulen zitoplasma murriztu egiten da eta nukleoko kromatina kondetsatu.

Anisozitosia

Anisozitosia mota jakin bateko zelulen artean ohi baino tamaina desberdinagoak izatea da, zelulen tamainaren aldakortasunaren gehikuntza alegia. Bereizki eritrozito edo globulu gorriei buruz aplikatzen da. Bi motako  anisotosiak bereizten dira, anisozitosi mikrozitosiekin, tamaina txikiko zelulak ugaltzen direnean (besteak beste, anemiaren sintoma dena) eta anisozitosi makrozitosiarekin, tamaina handiko zelulak agertzen direnean.