Akrezioa

Akrezioa (latinezko accretio hitzetik, esanahi berdinarekin) partikula eta gorputz txikien material-metaketa progresiboa da. Terminoa maiz erabiltzen da geologian, adibidez ibaietako urlo edo ur geldietan akrezioa gertatu ohi da, materialen deposizioa higadura baino handiagoa delako, uharte txikiak eta sakonera txikiko guneak sortuz; dunak ere haizeak ekarritako materialen akrezioz sortu eta garatzen dira. Astronomian ere erabiltzen da,

Adsortzioa

Adsortzioa edonolako substantzia edo osagai bateko partikulak, izan atomo, molekula edo, maila makroskopikoan, izaki bizidunak (bakterioak eta birusak, kasu), gorputz bateko azaleran itsasirik edo loturik geratzeko fenomenoa da. Bi elementuk hartzen dute parte adsortzioan: adsorbatzailea bere azaleran partikulak biltzen dituen gorputza da; eta adsorbatua, azaleran bildurik geratzen diren partikulak.

Geodinamika

Geodinamika Lurraren barnealdeko prozesu dinamikoak, orokorrean eskala handikoak, ikertzen dituen geologiaren adarra. Besteak beste, plaka tektonikoen mugimendua, bulkanismoa, itsas hondoen hedapena, mendi eta mendikateen sorrera, failak, tolesak eta zamaldurak ikertzen ditu, bereziki lurrazala eta lurrazaleko erliebea eragiten duten neurrian.

Agente geologikoak

Agente geologikoak edo eragile geologikoak prozesu geologikoen bitartez (hala nola, bulkanismoa eta higadura) lurrazala eta erliebea taxutu edo moldatu egiten dituzten elementuak dira. Bi motakoak izan daitezke: alde batetik, barne agenteak dira planetaren barnealdeko beroa eta plaka tektonikoak; kanpo agenteak, berriz, atmosferako, hidrosferako eta biosferako  elementuak dira, ura, haizea eta izaki bizidunak alegia, erliebean duten

Orratz hipodermikoa

Orratz hipodermikoa metalezko tutu estua da, punta zorrotzekoa, kapsula baten bitartez xiringa batean ahokatu eta azaletik gorputzera substantziak sartzeko erabiltzen dena; era horretan, botikak eta txertoak emateko ohiko bitartekoetako bat da. Gorputzean puntzioak egin eta horren bitartez fluidoak eta ehun zatiak ateratzeko ere erabiltzen da, lagin moduan erabiltzeko nahiz helburu terapeutikoarekin. Beste hizkuntzetan: ingelesez, hypodermic

Eklosioa

Eklosioa animalia zenbaiten enbrioia, hegazti eta anfibioetan, arrautzetik atera, eta larbak, intsektuen artean, pupa, kapulu edo krisalidatik askatzen diren unea da.

Kleptoplasia

Kleptoplasia (grekerako kleptes hitzetik eratorria, euskeraz lapurra) plastoen bahiketan oinarritzen den fenomeno sinbiotikoa da; oro har, organismo hostalariak ahoratutako algetatik eratortzen dira plastoak, kloroplastoak, hain zuzen ere. Ahoratze prozesuan, algak partzialki digeritzen dira eta plastoak osorik eta guztiz funtzional berreskuratzen dira; hala, kloroplastoek fotosintesirako gaitasuna dute eta beraz, organismo hostalariak onura lortzen du. Kleptoplasia prozesu

Gatzagia

Gatzagia esnearen kaseina gatzatu edo koagulatu egiten duen substantzia da, esnetik serum edo gazura alde batetik, eta gaztanbera edo esne mamitua bestetik, bereizten dituena. Substantzia horren osagai nagusia kimosina edo rennina deitzen den entzima da. Bereziki esnekiak (gazta, gaztanbera, jogurra, mamia eta abar egiteko erabiltzen da). Tradizionalki, gatzagia arkumearen urdailetik ateratzen da, eta hain zuzen

Komunitate ekologikoak

Komunitate ekologikoak edo komunitate biologikoak, biotopo edo habitat batean bizi diren espezie jakin batzuetako populazioak dira, espezie horiek ezaugarri jakin bat partekatzen dutenean. Adibidez, aintzira batean bizi diren hegazii guztien populazioek aintzirako hegaztien komunitate ekologikoa osatzen dute. Komunitate bateko espezieak eta dagozkien populazioak nitxo desberdinetan bizi eta garatzen dira, espezieen arteko lehia murriztuz horrela.

Prospektua (farmakologia)

Agian, inbertsio-prospektua bilatzen ari zinen. Farmazian, prospektua botika bati buruzko informazioa zehazten duen orria da, bereziki bere erabilera terapeutikoari buruzkoa. Erabiltzailearentzako informazioa da gehienbat, hala nola indikazioa (zertarako erabiltzen den), posologia (zenbat eta nola hartu behar den), kontraindikazioak eta albo ondorioak eta abar.