Apreziazioa (metrologia)

Agian, apreziazioa bere adiera ekonomikoan bilatzen ari zinen. Metrologian, neurri baten apreziazioa neurketa-tresnarekin neur daitekeen unitate txikiena da. Adibidez, erregela baten eskala zentimetrokakoa denean, erregelaren apreziazioa zentimetroa dela esaten da.

Energia (definizioa)

Energia lana egiteko ahalmena da. Ahalmen horren printzipio eta ezaugarrien arabera, energia potentziala, zinetikoa, kimikoa, kalorifikoa eta abar izan daiteke. Edonola ere, energia beti mugimenduarekin loturiko kontzeptua, mugimendu baten potentzialitatea edo ahalmena adierazten du (adibidez, pilota bat jaurtitzean, pilotaren mugimenduak berak pilotari ematen dion energia, edo energia kimikoaren nuklearraren kasuan, partikula subatomikoak mugitzean duten energia).

Haslea (DNA erreplikazioa)

Hasleak (ingelesetik eratorria, primer) zelula maila ADN sintesiari hasiera emateko beharrezkoa den harizpi bakarreko azido nukleiko molekula da. Izan ere, ADN-ren mihiztapena ADN polimerasa entzimak burutzen du eta nukleotidoak eransteko aurrez sorturiko azido nukleiko molekula bat izan behar du, ADN moldearekiko osagarria. Izaki bizidunetan, hasleak ARN molekulak dira; laborategiko in vitro prozeduretan, ordea, ADN hasleak

Disbiosia

Disbiosia, disbakteriosi bezela ere ezaguna, organismo bati asoziaturiko mikrobioen desoreka da, hots mikrobiotaren asaldura. Mikrobiota organismo batekin sinbiosian elkarbizi den mikroorganismoen komunitate konplexu eta anitza da. Baldintza osasuntsuetan, mikroorganismo espezie onuragarri eta kaltegarri proportzioa orekatua izan behar du; bestalde, organismo baten mikrobiota atalen bat – azaleko, hesteetako, ahoko mikrobiota, besteak beste- asaldatu egin daiteke, mikrobio

Klastoak

Geologian, klastoak arroka sedimentario bat osatzen duten arroka zati handienak dira, matrize batean bildutakoak. Adiera zabalagoan, edonolako arroka zatiari ematen zaion izena ere bada. Haien tamainaren arabera, handienetik txikienera, blokeak, harkoskoak, hartxintxarra, pikorrak edo garauak, lohia eta buztina bereizten dira. Ikus, gainera Angularitatea

Angularitatea (geologia)

Geologian, angularitatea arroka baten partikulak, izan pikorra izan harria besteak beste, duen zorroztasun maila da. Zentzu hertsiagoan, arroka sedimentario batek osatzen duten klastoen zorroztasun-maila da. Aurkako ezagarria biribiltasuna da. Angularitatea ikusizko eskala baten arabera neurtzen da, irudian agertzen den bezala, oso zorrotza izatetik oso biribila izatera. Beste hizkuntzetan: ingelesez, angularity; gaztelaniaz, angulosidad.

Eukariotoak

Histologia eta taxonomiaren arabera, eukariotoek nukleo bereiztua eta zelula barneko mintzezko organuluak dituzten organismo zelularrak dira. Eukariotoen material genetikoa nukleoan biltzen da, zelularen gainerako egituretatik bereizturik; izan ere, eukarioto izena grekeratik eratorria da (eu– ondo edo benetako eta karyon– muin edo hazi) eta nukleoaren presentziari egiten dio erreferentzia.

Esposizio-arriskua

Ez nahastu arriskurako esposizio kontzeptuarekin. Epidemiologian, esposizio-arriskua pertsona edo animalia bati gaixotasun bat erantsi edo kutsatzeko egoera eta faktoreen multzoa da. Esposizio-arriskua murrizteko, egoera eta faktore horiek saihestu behar dira. Adibidez, COVID-19 gaixotasunari buruz, esposizio-arriskua minimotzeko, musukoa eraman, gizarte kontaktuak murriztu eta eskuak garbitu behar dira. Beste hizkuntzetan: ingelesez, risk of exposure; gaztelaniaz, riesgo de

Golgi-ren aparatua

Golgi-ren aparatua (Golgi-ren konplexua bezela ere ezaguna) zelula eukarioto gehienetan aurkitzen den mintz sistema edo organulua da. Golgi-ren aparatua Camilo Golgi zientzialariaren omenez izendatu zen, harek aurkitu baitzuen 1897. urtean. Golgi-ren aparatua mintz zaku zapalek osatzen dute, zisterna bezela ezagutzen direnak. Zisternak hiru eta harmarko multzotan pilatzen dira eta diktiosomak sortzen dituzte; zelula motaren arabera

Karunkula

Karunkulak animalia baten larruazaleko eskreszentzia edo irtengune mamitsuak dira. Karunkulak dira adibidez gizakien belarri-gingilak, malko-karunkulak begietan, eta hegaztietan gandorrak eta gingilak.