Eskreszentzia

Eskreszentzia do eskrezentzia (latinezko ex, “kanporaka”, eta crescere, “hazi”, hitzetatik) animalia baten larruazalean edo landare baten azaleran sortzen den protuberantzia edo goraunea da, gehienetan hazkunde prozesu normalaren anomaliaz sortutakoa.

Anplitudea

Fisikan, anplitude terminoak testuniguru desberdinetan erabiltzen da: uhin bati buruz, uhinaren gailurretik erdipuntura dagoen distantzia, uhina zabaltzean gutxitzen doan uhin-parametro bakarra da, uhin forntea zabaltzeagatik; mugimendu harmoniko sinplean, anplitudea elongazio maximoa da; adibidez, malguki baten kasuan, noraino luzatzen den.

Alzheimer gaixotasuna

Alzheimer-en gaixotasuna (AG) nerbio sistema zentraleko gaixotasun neuroendekatzailea da, egun dementziaren eragile ohikoena. AG-ren sintomatologia nabarmenena memoria galera eta funtzio kognitiboen gainbehera dira. AG 65 urtetik gorako pertsonek garatzen dute gehienbat eta hastapen berantiarreko Alzheimer-en gaixotasuna bezela ezagutzen da; bestalde, erien %5-ak gaixotasuna 65 urtetik behera garatzen dute eta hastapen goiztiarreko Alzheimer-en gaixotasuna deritzo.  

Kondrioma

Zelula eukariotoetan, kondrioma mitokondrioen multzoari ematen zaion izena, horiek izanik zelularentzat energia kimikoa hornitu egiten duten organuluak, ATP molekulak ekoitziz gai metabolikoak baliatuta.

Parkinson gaixotasuna

Parkinson gaixotasuna nerbio sistemako gaixotasun progresibo eta neuroendekatzailea da; hots, garuneko neuronen endekapenaren ondorioz garatzen da. Garuneko eremu kaltetuena gorputz ildaskatua (striatum) da, funtzio motorea modulatzeaz arduratzen dena; ondorioz, parkinsonismoaren sintoma nagusiak mugimenduan nabari dira: hala nola, ibiltzeko zailtasunak, dardarak eta gorputzaren jarrera desegokia. Bestalde, parkinsonen gaixotasuna garatzen duten paziente gehienek sintoma ez-motoreak dituzte ere

Nutrigenetika

Nutrigenetika geneen, elikaduraren eta ondoizatearen arteko erlazioa ikertzen duen genetikaren arloa da. Nutrigenetikak pertsonen arteko aldakortasun genetikoak elikadurarekiko erantzun fisiologikoan nola eragiten duen ikertzen du. Izan ere, etnia eta gizarte desberdinek behar metaboliko desberdinak dituzte, eta nutrienteen bioeskuragarritasuna desberdina da pertsonaren arabera. Hortaz gainera, elikadura ohiturek (gehiegi edo gutxiegi elikatzea, adibidez) geneen adierazpenean eta genomaren

Biobankua

Biobankua lagin biologikoak biltegiratzea helburu duen zerbitzua da, bereziki giza laginak kudeatzen dituena. Biobanku kontzeptua  1996. urtean azaldu zen lehenbizikoz, populazio mailako laginetan oinarrituz; egun, ordea, biobankuen definizioa zabaldu egin da eta gida edo dokumentuaren arabera biobanku hitza xehetasun desberdinekin erabiltzen da. Biobankuek berebiziko garrantzia eta indarra lortu dute biomedikuntzan, genomika eta populazio mailako ikerketa garaikideak

Minbizia

Minbizia zelulen hazkuntza oldarkorrarengatik eta zelulen hedatze eta inbaditze gaitasunagatik ezaugarritzen diren gaixotasunen multzoa da. Hala, minbizia tumore onberetatik bereizten da, azken hauek gorputzean zehar zabaltzeko gaitasunik ez dutelako, hain zuzen ere. Funtsean, minbiziaren garapena zelulen hazkuntzaren erregulazioa haustean oinarritzen da; hots, zelularen hazkuntza eta proliferazioa kontrolatzen duten geneak (onkogene edo gene tumore supresoreak) eraldatzen

Antagonista

Antagonistak hartzaile jakin bati batu eta honen aktibazioa ekiditen duten molekulak dira; hots, agonisten aurkako profil farmakologikoa dute. Farmakologian, antagonistek afinitatea dute hartzaile batekiko, baina ez dute eraginkortasunik (ez dute erantzun biologikorik sortzen zelulan). Antagonistek hartzaileen gune aktiboa edo gune alosterikoa batu dezakete, hartzaile-antagonista konplexu desberdinak sortuz. Hartzaile-antagonista konplexuaren iraunkortasunaren arabera, antagonista itzulezin edo itzulgarriak

Agonista

Agonistak afinitate eta espezifikotasun jakin batekin hartzaile bat batzen duen eta hartzailearen aktibazioa eragiten duen molekula txikia da. Agonistaren gaitasuna hartzaileari batu eta erantzun zelular bat sortzeko eraginkortasuna deritzo. Ligando edo molekula txiki baten agonista izaera hartzaile jakin batekiko definitzen da; izan ere, molekula batek hartzaile bat baino gehiago batu ditzake, baina erantzun desberdinak eragin.