Indartze-dosia

Txerto bati buruz, indartze-dosia lehenengo dosi bat eman eta handik denbora batera ematen diren hurrengo dosietako bakoitza da, txertoak eragindako erantzun immunitarioa atxiki, gehitu edo azkartzeko. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, dosis de refuerzo.

Koinfekzioa

Koinfekzioa bi birus, bakteria edo beste agente patogeno bat baino gehiagok organismo bat kutsatzea da.

Hezeguneak

Hezeguneak ura eta bereziki horren ezaugarriak funtsezko elementu eta faktoretzat dituen ekosistema da. Lurzorua sakonera txikiarekin urez estalia dagoen edota maila freatikoa lur azaletik gertu dauden inguruneak dira, ur gezakoak nahiz gazikoak. Bioaniztasun handiko ekosistemak dira, eta gehienbat ibai eta lakuetako erribera eta itsasertzean kokatzen dira, maiz bokale inguruetan, delta eta estuarioetan.

Inokulazioa

Inokulazioa organismo batera agente infekzioso bat sartzea da, bizia edo indargabetua, gehienetan helburu terapeutikoarekin, agentea ugaldu eta gorputzean erantzun immunologikoa sorraraz dezan.

Piroklastoak

Bulkanologian, piroklastoak sumendi baten erupzioan kanporatzen diren denetariko material solidoak dira, tamaina eta mota desberdinetakoak, errautsetik hasita bonba bolkanikoekin (64mm baino handiagoak). Orokorrean, material horien solidifikazioa sumenditik kanporatzen diren bitartean gertatu da, bereziki sumendia lehertze-faseetan material indar handiz aireratzen duenean.

Zelula progenitoreak

Ikus, gainera, progenitoreak Gizapedia webgunean. Zelula progenitoreak bereizi gabeko zelula biologiko mota bat da, zelula ama bezalaxe, baina zelula amek berriztatzeko eta bereizteko duten gaitasun txikiagorekin, zelula espezifikoen prekurtsore moduan jokatzen dutenak. Horren adibideak dira zelula ama mesenkimatosoak, larruazaleko zelula batzuen aitzindaritzat har daitezkeenak.

Azelerazioa

[latexpage] Azelerazioa denboran zehar abiaduraren aldaketa adierazi eta neurtu egiten duen magnitudea da. Adibidez, azelerazioa  $1m/s^2$ izanik, abiadura segundu oro 1m/s gehitzen dela esan nahi du. Azelerazioa magnitude bektoriala da, norabide eta norantza jakinak dituelako. Bi eratara definitu eta kalkulatu daiteke azelerazioa: batez besteko azelerazioa, denbora tarte batean honela kalkulatzen da: $$\overline{\mathbf{a}}=\cfrac{\delta \mathbf{v}}{\delta t}$$ aldiuneko

Anaerobikoa

Anaerobikoa (antzinako grezierazko, an, “ez”, aeros, “airea”, eta bio, “bizitza”,  hitzetatik) oxigenorik ez duen inguruneari, bereziki bizitzarako baldintzei buruz aritzean, edota oxigenorik gabe bizi den izakiari esaten zaio. Horren aurkakoa aerobikoa da.

Adipozitoak

Adipozitoak lipido edo gantzak metetzen dituzten zelulak, gantz ehuna osatzen dutenak. Gantza haien zitoplasman metatzen da bereziki, lipidoen tanta moduan. Bi gantz zelula mota bereizten dira: Adipozito txuriak. Lipido tanta bakar batek zitoplasmaren osotasuna hartzen du, nukleoa periferian zapalduz. Adipozito arreak. Lipido tanta anitz metatzen dituzte zitoplasman zehar sakabanaturik; adipozito arreak jaioberrien adipozito bezela ere