Mitosia zelula eukariotoen zatiketa fasea da. Fase honetan, zelula bakar batek (zelula ama) genetikoki berdin diren bi zelula alaba sortzen ditu, hasierako material genetiko kantitate berdinarekin. Mitosia zelula somatikoetan gertatzen da normalean, organismoaren hazkuntzarako, ehunen mantenurako eta zelula kaltetuen ordezkapenerako, besteak beste. Mitosiaren aurretik, zelula amaren material genetikoa bikoiztu egiten da. Mitosian zehar lau fase nagusi
Artxiboak: KB hitzak
Post Type Description
Mutazioa
Mutazioak sekuentzia genetikoan gertatzn diren aldaketak dira, eta organismoen dibertsitatearen erantzule nagusiak dira. Mutazioak nukleotiko bakarrekoak izan daitezke, mutazio puntual bezela ezagutzen direnak (ingelesez, point mutation), edo nukleotido ugarikoak. Mutazio motaren arabera, ondorioa desberdina izan daiteke: mutazioak genearen azken emaitza ez badu aldatzen, mutazio sinonimoa da; aldiz, mutazioak azken emaitza aldatzen denean (esaterako, kodeturiko proteinaren
Kromosomak
Kromosomak azido desoxiribonukleiko (ADN) molekulak dira, organismoen material genetikoa guztiz edo partzialki kodetzen dutenak. Kromosomak normalean zatiketa zelularreko metafasean behatu daitezke argi mikroskopioaren bitartez, kondentsaturik daudenean, alegia. Fase honetan, kromosomak duplikaturik daude, eta zentromeroaren bitartez daude elkarturik, X itxurako forma dutelarik. Organismo prokariotoek, oro har, kromosoma zirkular bakarra izaten dute. Organismo eukariotoek, ordea, kromosoma lineal
Fotosintesia
Fotosintesia materia inorganikoa materia organiko bilakatzeko errakzio kimikoen multzoa edo prozesu biokimikoa da; hain zuzen ere, karbono dioxidoa finkatu eta azukre sinpleak sintetizatzen dira. Sintesi prozesurako energia iturria argi energia da, naturalki eguzkiak ematen duena. Fotosintesiaren zehar argi energia energia kimiko bilakatzen da, NADPH eta ATP molekula moduan, hain zuzen ere. Hondakin moduan oxigenoa askatzen
Hartzaile zelularra
Hartzaile zelularrak seinale endogeno edo exogeno baten aurrean, erantzun biologikoa sortzeko gaitasuna duen makromolekula edo makromolekulen multzoa da; oro har izaera proteikoa dute eta hartzaile zitoplasmatiko, nuklear edo mintz hartzailea izan daiteke. Hartzaileen propietateak askotarikoak izan daitezke, eta seinale edo estimulu espezifikoei erantzuten diete: esaterako, molekula endogeno (hormona, neurotransmisore, etab.), seinale fisiko (presioa) edo seinale
Erretikulu endoplasmatikoa
Erretikulu endoplasmatikoa zelula eukariotoen zitoplasman antolaturiko mintzezko sistema jarraia da, egitura tubulur edota zaku zapalek osaturikoa. Funtzio ugari eta anitz ditu, baina nagusiki proteina sintesi, tolesdura, eraldaketa eta garraioa burutzen ditu. Zelula motaren arabera, erretikuluaren morfologiak eta funtzionalitateak desberdinak dira; esaterako, proteina sintesi maila altuko zeluletan (adibidez, neuronetan) erretikulu endoplasmatikoa pikortsua da, pikorrak asoziaturiko erribosomak
Proteinuria
Proteinuriak proteinen presentzia gernuan esan nahi du, eta oro har, giltzurrunen funtzionamendu desegokia adierazten du. Proteinuriak etiologia desberdinak izan ditzake, esaterako, diabetes egoera ez kontrolatua, giltzurrun infekzioa edo presio arterial altuek sorturiko giltzurrun kaltea. Proteinuria egoera arinetan proteinaren presentzia gernuan analisien bitartez detektatu daiteke soilik; giltzurrunen egoera okerrera badoa, ordea, aparra ager daiteke gernuan.
Espontaneitatea
Espontaneitatea edo espontaneotasuna norabide bakar batean eta kanpo eraginik gabe gertatzen diren prozesu fisiko eta kimikoen propietatea da, hala nola gas baten zabaltzea hutsean, tenperaturen berdintzea eta solutu baten disolbatzea. Prozesu horiek espontaneoak edo berezkoak direla esaten da. Prozesua esponentaneoa eta ez espontaneoa izatearen arteko mugan badago, orekan dago. Termodinamikako bigarren printzipioari jarraiki, prozesu bat
Saturazioa
Kimikan, saturazioa disolbatzaile batean solutu gehiago disolbatu ezin denean gertatzen den solutuaren kontzentrazio-maila da. Kimika organikoan, saturazioak lotura bikoitz, hirukoitz edo atal zikliko eza adierazten du konposatu organikoetan, hala nola, hidrokarburoetan. Biokimikan, saturazioa proteinaren batura gune guztiak okupatuta daudeneko egoera da; entzima eta proteinetan ligandoen batura deskribatzeko parametro orokorra da.
Emanazioa
Emanazioa gas baten isurtzea zein substantzia lurrunkor batetik gertatzen den jariatze eta hedatzea da. Adibidea: Bai, CO2 emanazioak, lehen-lehenik eta batik bat, atmosfera aldera joaten direlako. Beste hizkuntzetan: ingelesez, emanation; gaztelaniaz, emanación. Emanazio hitzaren adiera filosofiko eta teologikoa buruz jakiteko, ikus emanazioa, Gizapedia webgunean.