Metapopulazioa

Metapopulazioa espezie baten eremu eremu ezberdin eta isolatuetako (ingelesez, patch) azpipopulazio independenteen multzoa da. Azpipopulazio horiek bereizita daude eta loturarik gabekoak dira, emigrazioz eta immigrazioz loturik ager daitezkeen arren.  

Atabismoa

Atabismoaren adiera antropologikoari buruz, ikusi Gizapedian: Atabismoa. Atabismoa espezie biologiko baten banako batek antzinako belaunaldietako ezaugarri genetikoak agertzea da, ezaugarri haiek belaunaldi batzuetan zehar fenotipikoki desagerturik egon ondoren.

Alosterismoa

Alosterismoa proteina eta entzimen erregulazio mekanismoa da, hauen konformazio  eta ondorioz afinitatearen aldaketan oinarritzen dena. Hain zuzen ere, efektore edo ligando alosterikoak dira konformazio aldaketa eragiten dutenak. Hitzak adierazten duen moduan (grekeratik allos ‘beste’ eta steric ‘solido edo objektu’), efektore alosterikoa ohiko ligandoaren desberdina da eta gune alosterikoa ohiko batura gunetik urrun eta bereizturik dago. Alosterismoari esker, entzimen

Antigorputza

Antigorputzak immunitate sistemak ekoizturiko defentsa proteinak dira, gorputz edo molekula arrotzen presentzian (antigenoak) ekoizturikoak. Antigorputzak B linfozitoek ekoizten dituzte eta bi motatakoak izan daitezke: mintzari loturiko antigorputzak antigenoen hartzaile moduan dihardute, odolera jariaturiko antigorputzek,ordea, patogeno edo mikrobioaren neutralizazioan dihardute. Antigorputz eta antigeno arteko ezagumendua espezifikotasun handikoa da; hots antigorputzek antigenoen desberdintasun estruktural txikiak bereizteko gaitasuna dute.

Mitokondrioa

Mitokondrioak zelula eukariotoen organulu edo konpartimentu zitoplasmatikoak dira. Funtzio nagusia energia sortzea dute, oxidazio aerobiko eta ATP sintesiaren bitartez, hain zuzen ere. Bi mintz lipidikok mugatzen ditu eta bi konpartimentu bereizten dira: mintz arteko tartea eta matrize mitokondriala. Mitokondrioen jatorria teoria endosinbiotikoaren arabera azaltzen da gaur egun, Lynn Margulis zientzialariak proposaturikoa.

Teoria endosinbiotikoa

Teoria endosinbiotikoa zelula eukariotoen sorrera azaltzeko proposaturiko hipotesia da. Mitokondria eta kloroplasto organuluen jatorria zelula eukariotoetan azaltzen du, bakterio endosinbionteen barneraketaren bitartez. Hain zuzen ere, bakterio endosinbiotikoak zelula hostalariaren barnealdean bizi dira, bi aldeek onura lortzen dutelarik. Teoria endosinbiotikoa Lynn Margulisek 1967. urtean aurkeztu zuen lehen aldiz, The origin of mitosing cells artikuluan. Informazio gehiago “Teoria endosinbiotikoa”

Neuronak

Neuronak nerbio sistemako unitate zelular bereizgarria dira. Neuronek informazio elektrikoa jaso, prozesatu eta transmititzeko funtzio nagusia dute, organismoaren mugimendu, pentsamendu, memoria etab. koordinatzeko. Neuronen egitura zelular bereizgarriak dira dendrita, soma, axoi eta botoi sinaptikoak. Gizakiok 10¹⁰ neurona inguru ditugu eta dibertsitate maila oso handia da morfologia zein fisiologia aldetik.

Tumeszentzia

Tumeszentzia dagozkion funtzio fisiologikoei jarraiki handitzen den organoaren egoera; adibidez, zakilaren tumeszentzia (edo erekzioa, kasu honetan) kitzikadura sexuala dagoenean.

Zitoeskeletoa

Zitoeskeletoa elkar loturiko filamentu eta tubuluen sare konplexua da, zelula guztien (archaea, bacteria eta eukaryota) zitoplasman aurkitzen dena; organismo desberdinek zitoeskeleto sistema desberdinak dituzte, proteina desberdinak osaturik. Zitoeskeletoak funtzio ugari betetzen ditu zelulan, besteak beste, egituraren eustea, zelularen mugimendua eta organuluen antolamendua zitoplasman.

Biokatalisia

Biokatalisia konposatu organikoen arteko erreakzioak dira, entzima eta katalizatzaile bioligikoen menpeko prozesu kimikoak. Entzimen aktibitatea ikertzen duen biokimikaren adarrari ere biokatalisi deritzo.