Protuberantzia

Protuberantzia azalera batetik irteten den koskor edo goragunea da. Ikus, gainera Eskreszentzia

Bibisekzioa

Bibisekzioa organismo bizi baten disekzioa da, organismoa bizirik dagoela abiarazten dena. Beste hizkuntzetan:  ingelesez, vivisection, V-section; gaztelaniaz, vivisección.

Disekzioa

Disekzioa izaki bizidun baten gorputza edo hilotza zatitzea da, haren azterketa anatomiko edo fisiologikoak egiteko. Ikus, gainera Bibisekzioa

Koaleszentzia

Koaleszentzia bereizita dauden partikula edo atalek bat egiteko propietatea zein propietate horren ondorioa den fenomenoa da. Kimikan bereziki koloide edo emultsio batean dauden partikulei aplikatzen zaie; adibidez, ura eta olioa nahasturik, olio tantek bat egiten dutenean.

Xenobiotikoak

Xenobiotikoak (xeno aurrizkiaz osaturik, “kanpokoa” adierazten duena) organismo bizidun baten baitan dauden, baina naturalki egon beharko ez liratekeen konposatu kimikoak dira. Xenobiotikoen artean drogak, ingurumendko kutsatzaileak eta elikagaien gehigarriak daude.

Filogenetika

Filogenetika espezieak euren eboluzio biologikoaren arabera sailkatu egiten dituen biologiaren adarra da, egungo espezieak arbaso edo espezie aurrekari komun batean bilduz, zuhaitz erako egitura baten arabera. Filogenetikaren arabera, espezie guztiak espezie arbaso komun batetik edo batzuetatik letozke.

Karaktere biologikoak

Karaktere biologikoak izaki bizidunengan indibiduoak elkarrengandik bereizten dituzten ezaugarriak dira; adibidez, gizakien kasuan azalaren kolorea. Bi motako karaktere biologikoak bereizten dira: karaktere herenditarioak, herentziaz jasotzen direnak, eta jasotako karaktereak, indibiduoak bizitzan zehar jasotzen dituenak (adibidez, ebakiondo edo orbainak).

Kripsia

Ikus gainera, kriptikoa Gizapedia webgunean.  Kripsi terminoarekin organismo bizidunek ingurunean kamuflatzeko adaptazio-estrategiak izendatzen dira. Estrategia kriptiko hauek bereizten dira: gelditasuna (harrapakari batzuek ez dute hautematen harrapakina erabat geldirik badago), mugimendua (animali batzuek haizeak mugitzen dituen hostoen mugimendua imitatzen dute), homokromia (azala inguruneko kolore berdina izatea) eta patroiak (ingurunean izaten diren patroiak, hostajea adibidez, imitatzea azalean). Beste

Erribosomak

Erribosomak proteinen sintesirako konplexu supramolekularrak dira, RNA erribosomiko (rRNA) eta proteina erribosomikoek osaturikoak. Erribosomak zitoplasman aske edo gehienbat erretikulu endoplasmatikoari baturik daude. Erribosomek RNA mezulariaren sekuentzian oinarriturik aminoazidoen polimerizazioa bideratzen dute; horretarako, RNA mezularia eta aminoazidoen arteko itzulpena kodoien kodean oinarritzen da. Erribosomen azpiunitate desberdinak bereizteko Svedberg jalkitze abiadura (S) erabili ohi da, tamainaren ordez. Erribosoma

Eritrozitoak

Eritrozitoak (grezieratik, erythros ”gorria” eta -cyte ”zelula”) edo globulu gorriak ugaztunen odoleko zelula gorriak dira, hezur muineko zelula aintzindarien eratorriak. Zelula anukleatuak dira eta itxura ahurra hartzen dute, deformaziorako gaitasun handia mantentzen dutelarik. Zitoplasma hemoglobinaz (ugaztunetan) beterik dute,  ‎O2 eta C‎O2 batzen duen biomolekula, gas hauek odolean zehar garraiatzeko. Gasen garraioaz gainera, eritrozitoak osmosi eta