Estrobiloak (botanika)

Botanikan, estrobiloak edo konoak espezie gimnospermetan agertzen diren kono itxurako egiturak dira (hortik konifera hitza), ardatz baten inguruan bilduriko ezkatek osatuak, ugalketarako hosto bereziak direnak. Estrobiloak maskulinoak (polena dutenak) nahiz femeninoak (obuluak dituztenak) izan daitezke. Maskulinak eta femeninoak landare berean izan daitezke (pinuetan, esaterako), eta orduan dioikoak direla esaten da, edo landare ezberdinetan (gingkoetan, esaterako),

Erretikula

Mikroskopio eta beste tresna optikoetan, erretikula lerro zuzen horizontal eta bertikalek osatzen duten sarea, okularretik neurketak eta zenbaketak egiteko moldatua.

Txaperoi molekularrak

Txaperoi molekularrak zelularen proteostasia sistemaren baitan dihardute, proteinen kontzentrazio oreka egokia bermatuz. Txaperoiak makromolekula proteikoak dira; esaterako, Hsp (ingelesetik, Heat Shock Protein) proteinak tenperatura altuetan edo beste estres egoeretan adierazitako proteinak dira. Txaperoi proteinek proteostasiaren maila desberdinetan jardun dezakete: Proteinaren tolesdura prozesuan lagundu dezakete, egitura natiboa lortu dezan. Proteinaren egitura natiboa egonkortu dezakete, destolestea ekidinez.

Aldakortasun alelikoa

Aldakortasun alelikoak locus jakin batean alelo desberdinen presentzia adierazten du, gene sekuentzia desberdinek eragindakoak. Aleloen aniztasunak eta gene adierazpenean desberdintasunak azaltzen dute banakoen arteko aldakortasuna.

Proteinak

Maila molekularrean, proteinak lotura peptidikoz mihiztaturiko aminoazidoen kate polipeptidikoak dira; proteinak kate polipeptidiko bakar batez edo gehiagok osaturik egon daitezke. Oro har, proteinek egitura tridimentsionala lortzen dute haien funtzioa betetzeko (salbuespena, intrintsekoki desordenaturiko proteinak), egitura sekundarioa, tertziarioa eta kuarternarioa, hain zuzen ere. Proteinak zelulen egitura eta funtzio askoren erantzule dira, eta ondorioz proteinen izaera eta

Aleloak

Aleloak gene baten aldaerak dira. Gene batek alelo anitz izan ditzake, kromosomaren locus berean kodifikaturik daudelarik. Izaki diploideek bi alelo dituzte gene bakoitzeko, guraso bakoitzetik heredatutakoa. Izaki diploideetan, aleloen izaera dominante, kodominante edo errezesiboa izan daiteke.

Indeterminazioa

Indeterminazio printzipioa 1927. urtean Heiserberg-ek proposatu zuen, teoria kuantikoaren baitan partikulen hainbat propietate neurtzeko mugak daudela proposatuz. Izan ere, indeterminazio printzipioaren arabera, ezinezkoa da partikula baten (adibidez, elektroiaren) posizioa (x) eta momentua (ρ) zehaztasun osoz eta aldi berean ezagutzea; beraz, neurketa baten zehaztasuna areagotu ahala, beste neurketaren zehaztasuna murriztu egiten da. Indeterminazio printzipioari esker, fisika

Determinazioa

Determinazio hitzaren esanahi eta erabilera orokorrari buruz, ikus Determinazioa Gizapedian. Garapenaren biologian, determinazio-prozesua zelula batek fenotipo edo izaera bati buruz duen xedea finkatzeko prozesua da; hots, zelula determinaturik dagoenean desberdintzapen bidezidor bakarra jarraitu dezake, normalean kanpo edo barne seinale molekularrek abiaturikoa. Adibidez, muskuluko zelula sateliteak determinaturiko zelulak dira, haien xedea muskuluko zelulak izatea denez gero.

Albeoloak

Orokorrean, albeoloak (latinezko alveolus hitzetik, alveus, “barrune, hutsune”, hitzaren txikigarria) barrunbe edo hutsune txikiak dira. Biologian, adiera zenbait dituen terminoa da: albeolo kortikalak, mintz plasmatikoan aurkitzen diren barrunbe edo besikulak, mintz plasmatikoaren euskarri izatea helburu dutenak; birika-albeoloak, biriketako zuhaitzaren amaierako barrunbeak, non odolaren eta airearen arteko trukaketa gertatzen den; hortz-albeoloak, ahoko hortzak sarturik dauden barrunbeak.

Konbekzio bidezko masa garraioa

Konbekzio bidezko masa garraioa molekulen mugimendu mota bat da, bi mekanismo desberdin azaltzen dituena. Hain zuzen ere, konbekzio garraiorako mekanismoak dira, alde batetik difusio edo hedapena (hots, molekula bakarren higidura browndarra fluidoan), eta bestetik bolumen handien higidura (ingelesez, bulk motion). Konbekzio bidezko masa garraioa ezin da solido trinkoetan gertatu, bai ordea, solido porotsuetan. Hori dela-eta,