Ubikitina

Ubikitina zelula eukarioto guztietan aurkitzen den proteina txikia da, 8.6 kDa inguruko pisu molekularra duena. Ubikitinaren funtzio nagusia proteina degradazioaren seinaleztapena da; hain zuzen ere, ubikitina molekulek kalteturiko edo erabileziniko proteinetara batzen da entzima espezifikoen bitartez (ubikitina aktibatzaileak -E1-, ubikitina konjugatzaileak -E2- eta ubikitina ligasak -E3-) eta ondorioz, markaturiko proteina proteosoma degradazio sistemara bideratzen ditu.

Eraginkortasuna (farmakologia)

Farmakologian, eraginkortasunak farmako edo molekula txiki batek eragin dezakeen efektu maximoa adierazten du; hots, efektu maximoa lortzen denean, farmako gehiago gehitzeak ez du efektuaren magnitudea handituko. Maila molekularrean, molekula edo farmako baten eraginkortasunak honek zelula baten seinaleztapena eraldatzeko eta erantzun biologiko bat sortzeko duen gaitasuna adierazten du, hartzaileekin duen elkarrekintzaren ondorioz. Ezaugarri hau betetzen duen

Endozitosia

Endozitosia zelula eukariotoek kanpo inguruneko molekula edota partikulak barneratzeko burutzen duten prozesua da. Barneratu ostean partikulek digestio prozesu bat jasan ohi dute osagai sinpleagoetara, zelulek erabili ahal izateko edo hondakin moduan kanporatu ahal izateko. Endozitosi mekanismo eta helburuan oinarriturik, hiru prozesu mota bereizten dira: fagozitosia (patogeno eta partikula arrotzak endozitosia), pinozitosia (kanpo medioan disolbaturiko molekulen

In vitro

In vitro adierazpenak (latinetik eratorria “beira gainean”) mikroorganismo edota molekulak haien testuinguru naturaletik kanpo burutzen diren esperimentuak ematen ditu aditzera. Biologian, in vitro esperimentuak flasko, petri plaka edo saiohodietan burutu ohi dira, besteak beste. Bere testuingurutik isolatzen diren molekula eta organismoak ikertzea hainbat abantaila dazkar; hala nola, ikerketan eragin dezeketen aldagai kopurua murriztu eta xehetasun

In silico

In silico adierazpenak (latineko “in silicon” hitzetik eratorria, ordenagailuen txipen material nagusiari erreferentzia eginez) ordenagailuen bidez edo ordenagailu bidezko simulazioen bidez buruturiko esperimentuak deskribatzen ditu. Gehien bat biologiaren arloan erabiltzen da, metodo honek esperimentuen azkartasuna eta errekurtsoak aurreztea ahalbidetzen duelako; izan ere, in silico metodoa errendimendu handiko prozesuak burutzeko erabili ohi da, adibidez farmakoen baheketa

Hartzaile zurtzak

Hartzaile zurtzak (ingelesetik, orphan receptor) ligando endogeno ezagunik ez duten proteinak dira; hain zuzen ere, hartzaile bezela ezagutzen dira beste hartzaile proteinen egitura antzekoa dutelako, baina ez da ezagutzen honi batzen zaion molekularik. Historikoki, hartzaileak ligandoen bitartez “arrantzatu” eta ikertzen ziren farmakologian. Bestalde, biologia molekularreko teknika aurreratuei esker (cDNA liburutegiak eta genomen sekuentziazioa) milaka proteina

Materia zuria

Materia zuria garuneko materia grisadun kortex-aren azpialdean aurkitzen da eta milioika axoiren azaoek (nerbio zuntzek) osatzen dute. Hain zuzen ere, nerbio zuntzek garuneko eremu desberdinetako neuronen gorputzak elkarlotzen dituzte, modu honetara sare funtzional konplexuak sortuz. Materia zuri deritzo maila makroskopikoan egitura honek duen kolore zuriarengatik, axoiak bildu eta elektrikoki isolatzen dituen mileinak ematen diona. Materia

Materia grisa

Materia grisa gehienbat neuronen gorputz edo somak biltzen dituen nerbio sistema zentraleko (garuna eta bizkar hezur muina) eremua da. Bestalde, materia grisak beste hainbat egitura zelular jasotzen ditu, hala nola mielinizaturik gabeko neuronen axoiak eta dendritak (neuropiloak), glia zelulak (oligodendrozito eta astrozitoak), sinapsi eta kapilareak. Hain zuzen ere, egitura zelular hauek makroskopikoki kolore grisa eragiten

Nerbio sistema

Nerbio sistema (NS) animalien funtzioak koordinatzeko, kanpo eta barne estimuluak prozesatzeko eta informazio gorputzetik eta gorputzeko atal desberdinetara trasmititzeko funtzioa duen sistema fisiologikoa da. NS-a bi atal nagusitan bereiztu ohi da, nerbio sistema zentrala (NSZ) eta nerbio sistema periferikoa (NSP). NSZ-a garunak eta bizkar hezur muinak osatzen dute, NSP-a gorputzean zehar banaturiko nerbio zuntzek osatzen

Akuiferoak

Akuiferoak (latinezko aqua, “ura” eta fero, “eraman”, hitzetatik) bere baitan, lur azpian alegia, ura mugimenduan duten formazio geologikoak dira. Munduan, akuiferoetako ura ur gezaren gordailu nagusienetakoak dira. Gehienetan hondarrez eta legar edo hartxintxarrez osaturiko formazioak dira, edo granitoz edo beste harri konpaktozkoak, hautsita daudenean, ura eduki eta eramateko ahalmena dutenak, harri iragazkor edo permeableak alegia.