Subsidentzia

Subsidentzia lurraren azaleran gertatzen den beheratzea da. Faila, tolesdura, bulkanismo edo beste jatorri endogenoengatik sor daitezke, edo faktore exogenoengatik, hala nola materialen higadura, disoluzioa eta sedimentazioa. Subsidentziaren jatorria antropikoa ere izan daiteke, hala nola meatzaritzagatik eta,akuiferoetako uren ustiapenagatik.

Kelatzailea

Kelatzaileak edo agente kelanteak, ioi metalikoak bahitzeko gaitasuna duten substantziak dira; izan ere, ioi metaliko astunen antagonista bezela ere ezagutzen dira.

Mintz potentziala

Mintz potentziala zelularen mintzaren kanpoaldeko eta barnealdeko boltai desberdintasuna da; hau da, alde bakoitzean metaturiko ioien karga positibo eta negatiboen arteko desberdintasuna. Mintz potentzialak berebiziko garrantzia du zelulen funtziorako eta bereziki zelulen arteko komunikaziorako; hain zuzen ere, zelula kitzikagarrietan (i.e. neurona edo gihar zeluletan) mintz potentzialak seinale elektrikoen garraioa baimentzen dute (i.e. ekintza potentziala). Hortaz

Uharria

Uharriak edo arrezifeak itsasoaren azaletik gertu itsasoko organismoek, bereziki koralek,  osatzen duten horma da, itsas behera dagoenean batzuetan begi bistan geratzen dena. Oihan tropikalekin batera, Lurraren ekosistema aberatsenetakoak dira.

Immunitate kolektiboa

Immunitate kolektiboa edo artalde immunitatea populazio jakin batean patogeno batekiko immunizaturik dagoen  pertsona kopurua edo proportzioa adierazten du. Immunitate kolektiboari esker, immunizatu gabeko pertsonen gutxiengoa babesturik dago atalde efektuari esker; izan ere, patogenoak ez du populazioan zehar hedatzeko gaitasunik. Immunitate kolektiboa infekzio natural edo neurri profilaktikoei (i.e. txertoei) esker lortu daiteke. Izan ere, txertoen helburua

Kliseriea

Kliseriea, altuerazko zonazioa edo altuerazko zonifikazioa landareen ekosistemek altuera aldakorreko eremuetan, hala nola mendietan eta lautadetan, erakusten duten mailakatzea da, altueraren araberako kondizioetara ezaugarri bereziekin moldatuz. Altuerak eragiten dituen kondizio klimatikoak tenperaturarekin (zenbat eta altuera handiagoa, tenperatura hotzagoak), hezetasuna (hezetasun handiena ertain mailako altueretan), lurzorua (zenbat eta altuagoa, zoru geruza meheagoa eta pobreagoa), malda (zorua

Sinapsia

Sinapsiak bi neuronen arteko kontaktu guneak dira, neuronen arteko informazio trukea baimentzen dutenak. Oro har, sinapsia axoi eta  dendriten artean gertatzen da; hots, neurona presinaptikoaren axoia eten eta jarraian neurona postsinaptikoaren dendrita aurkitzen da, tartean arraildura sinaptikoa (20-30 nm inguruko tartea) sortzen delarik. Informazioaren transmisio motaren arabera, bi sinapsi mota nagusi sailkatzen dira: Sinapsi elektrokimikoa.

Ekintza potentziala

Ekintza potentziala zelula kitzikagarrien mintzean zehar hedatzen diren seinale elektriko azkar eta uniformeak dira. Funtsean, ekintza potentziala kargadun ioien mugimenduan oinarritzen da, mintzeko ioi kanaletan zehar hain zuzen ere. Ioien mugimenduek mintzaren potentziala aldatzen dute eta hiru fase desberdin bereiztu daitezke honen arabera: I. fasea edo atseden fasea. Zelula kitzikagarrien mintza negatiboki dago polarizaturik (-70-90

Arantza dendritikoak

Arantza dendritikoak neuronen dendriten mintz-protuberantziak dira, burbuineko sinapsi kitzikatzaile gehienak bideratzen dituztenak. Arantza dendritikoek sinapsia erantzen dute axoi bakar batekin eta seinale elektrikoa transmitzen dute neuronaren gorputzera (soma). Arantza dendritikoak hiru taldetan sailkatu daitezke morfologiaren arabera: arantza zapalak, onddoak eta meheak.  

Lerro zelularra

Lerro zelularrak animalia jatorri duten zelula hazkuntzak dira, mugarik gabe ugaldu daitezkeenak. Lerro zelularrak hazkuntza primarioen eratorriak dira; hain zuzen ere, animalia baten ehun edo zelulak behin behinez epe laburrerako ereiten direnean zelulen hazkuntza primarioak lortzen dira. Adostasunez, hazkuntza primarioaren azpihazkuntza egiterakoan lerro zelularra lortzen da. Animalia zelula guztiek ez dute lerro zelularra bilakatzeko gaitasuna,