Xaflakortasuna

Xaflakortasuna, material batek konpresioa jasanda moldatua izateko, eta bereziki xafla meheak egiteko, duen erraztasuna da- Elementu xaflakorrena urrea da. Aldi berean, xaflakortasun handia duten elementuak dira platinoa, zilarra eta kobrea. Beste hizxkuntzetan: gaztelaniaz, maleable.

Elektronegatibitatea

Kimikan, elektronegatibitatea atomo batek beste atomo batekin elkartzerakoan elektroiak erakartzeko duen ahalmena da. Ahalmen hori masa atomikoaren nahiz balentziako elektroien atomoko nukleoaren distantziaren mendean dago. Beste atomoekiko loturetan tipologia berezia eratzen da atomoen arteko elektronegatibitatearen arabera: apolarra, atomoen elektronegatibitateen diferentzia txikia denean; polarra, diferentzia hori ertaina denean; eta ionikoa, diferentzia hori handia denean. Elektronegatibitatea neurtzeko

Afinitate elektronikoa

Afinitate elektronikoa atomo neutro batek elektroi bat bereganatzean (eta beraz, ionizatzean) gertatzen energia-aldaketa da. Gehienetan, atomo bateko nukleoak elektroiak erakartzeko duen ahalmena gailendu egiten zaio atomoaren orbitaletan dauden elektroiek “kanpoko” elektroia aldaratu edo aldenarazteko joerari. Labur, beraz, elementu gehienetan (ez guztietan) ez da lanik egin behar kanpoko elektroi hori jasotzeko, eta beraz prozesu horretan energia

Baziloak

Baziloak filamentu itxurako bakterioak dira, bakterien hainbat generotan aurki daitezkeenak (horien artean, badago Bacillus izeneko bakteria-genero bat). Baziloak patogenoak izan daitezke, edo ez; adibidez, jogurra egiten duten bakterioak, laktobaziloak izenekoak dira.

Itsas hobia

Itsas hobia ozeano batzuetan egoten diren lubaki edo depresio luze, estu eta oso sakonak da, plaka ozeanikoa litosferako beste plaka baten azpian sartzean, subdukzioa dagoenean alegia, sortzen dena. Itsas hobi sakonena Pazifiko mendebaldean dagoen Marianetako itsas hobia da, ia 11km sakonera duena itsas mailatik. Beste hizkuntzetan: ingelesez, deep-sea trench, oceranic trench; gaztelaniaz, fosa oceánica.

Alderantzizko erliebea

Geomorfologian, alderantzizko erliebea eremu batean jatorrian baxuago zeuden guneak une jakin batean erliebe gune altuena bihurtzen direnean gertatzen den fenomenoa da, hasieran altuago zeuden guneen higaduragatik. Tolestutako guneetan alderantzizko erliebeak antiklinaleko geruza zaharrak, bigunagoak izateagatik, azkarrago higatzean sortzen dira, azkenean beherago zeuden ondoko sinklinaleko geruzak altuago utziz (sinklinal esekiak). Euskal Herrian, alderantziko erliebearen adibidea da

Auskultazioa

Auskultazioa organismoa baten barruan gertatzen diren soinuak (gizakiaren kasuan, berezki bular-kaxan eta abdomenean) hauteman eta arakatzea da. Gizakiaren kasuan, estetoskopioa edo fonendoskopioa egin ohi da, gailu horiek gabe eta belarri hutsez ere egin badaiteke ere.

Errezeptoreak

Errezeptoreak nerbio-estimulu edo kinadaren seinalea jaso eta nerbio-bulkada bihurtzeko ahalmena duten zelula edo sistemak dira. Jasotzeko ahalmena duten estimuluaren arabera, kimiorrezeptoreak, termorrezeptoreak, fotorrezeptoreak eta mekanorrezeptoreak bereizten dira. Ikus, gainera Efektoreak

Efektoreak

Efektorea nerbio-estimulu bati dagokion erantzun fisiologikoa abiarazi eta garatu egiten duten zelula, organo edo sistema da, hala nola muskuluak.

Estibazioa

Zoologian, estibazioa animalia batzuk udan, edo partikularzki, bero handia edo oso lehorra dagoenean, abian jartzen duten sorgorraldia da, non jarduera fisikoa eta fisiologikoa, ugalketa eta hazkuntza eta garapena gelditu egiten dituzten, jarduera metabolikoa minimo batera eramanez, energia aurrezteko. Estibazioa egiten duten animalien adibide arruntena barraskiloak dira. Estibazioaren neguko edo hotzeko pareko kontzeptua hibernazioa da.