Komunitate biologikoa

Komunitate biologikoa biotopo batean bizi diren izaki bidizun guztien multzoa da, beraien arteko harreman ekologikoek defintzen dutena.

Konbergentzia ebolutiboa

Konbergentzia ebolutiboa edo eboluzio konbergentea organo edo bestelako egitura organiko batzuk ahaidetasun filogenetiko desberdinetakoak izan arren, antzekotasun nabarmenak erakusten dituztenean gertatzen den fenomenoa da. Adibidez, konbergentzia ebolutiboa dago saguzarrek eta hegaztiek hegan egiteko ahalmenari buruz, bi taxon horiek ahaidetasun filogenetiko urrunekoa duten arren.

Ahaidetasun filogenetikoa

Ahaidetasun filogenetikoa eboluzioaren arbaso komuna duten espezieen arteko harremana da. Adibidez, Homo sapiens espezieak eta txinpantzeak arbaso komun batetik datoz, eta horregatik ahaidetasun filogenetikoa dute. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, parentesco filogenético.  

Bizi-funtzioak

Bizi-funtzioak izaki bizidun batek bere eta bere espeziearen biziraupenerako garatu behar dituzten prozesuen multzoa da. Bizi-funtzio hauek bereizten dira: nutrizio-funtzioa, elikagaietatik beharrezko nutrienteak jaso, asimilatu eta metabolizatzeko prozesua, beste funtzio guztiak garatzeko beharrezkoa dena. erlazio-funtzioa, ingurunearekiko interakzioa garatzen duen prozesua, handik beharrezko elikagaiak jaso, inguruneko kondizio egokiak bilatu eta bere espezieko eta beste espezieetako izaki

Zohikatza

Zohikatza, hezegune eta urez asetutako eremuetan, tenperatura baxuetan eta oxigeno eskasarekin, astiro deskonposatzen doan materia begetaletik eratortzen den gai iluna da, erregai eta ongarri moduan erabili ohi dena. Beste hizkuntzetan: gaztelanaiaz, turba.

Bektore epidemiologikoa

Bektore epidemiologikoa patogeno edo infekzio-eragile bat beste banako bati transmititzen dion espezie bateko banakoa da. Halaber, gizabanako bati patogenoa transmititzen dion animalia ere bada.

Zoonosia

Zoonosia kondizio naturaletan animalinegandik gizakiengana transmititzen den gaixotasuna da.

Perikarpoa

Perikarpoa haziak inguratzen dituen fruituaren zatia da. Hiru atalek osatzen dute; perikarpoa edo exokarpoa, knapoko geruza alegia, mesokarpoa, erdikko geruza, eta endokarpoa, barruko geruza.

Faktore abiotikoak

Ekosistema batean, faktore abiotikoak izaki bizidunei eragiten dieten faktore fisikoak eta kimikoak dira, hala nola tenperatura, argia, hezetasuna, zoruaren osaketa, …

Maila basala

Maila basala organismo bat aldi batez atsedenean edo baraurik egonda aldagai batean (tenperatura, …) erakusten duen maila da. Zelula bati buruz, zelula soilik bizirik irauteko beharko lukeen balio funtzionala litzateke.