Zitokinen ekaitza
Zitokinak izaera proteikoa duten molekulak dira; organismoko zelula desberdinek ekoiztu eta jariatu ditzakete, baina immune sistemako zelulak iturri nagusia dira. Zitokinak infekzio edo eraso baten aurrean jariatzen dira eta hantura erreakzioa eragiten dute. Zitokinen ekaitza sistema immuneak gehiegizko erantzuna sortzen duenean gertatzen da, behar baino zitokina gehiago jariatu eta gehiegizko hantura sortzen delarik.
Zitokinen ekaitza arnas aparatuko infekzioetan gertatu ohi dira, esaterako SARS eta MERS koronabirusen infekzioetan; bestalde, zitokina ekaitzak bestelako gaixotasun ez-infekziosoetan ere gertatzen dira, hala nola pankreatitis eta esklerosi anizkoitzean.