Nutrigenetika
Nutrigenetika geneen, elikaduraren eta ondoizatearen arteko erlazioa ikertzen duen genetikaren arloa da. Nutrigenetikak pertsonen arteko aldakortasun genetikoak elikadurarekiko erantzun fisiologikoan nola eragiten duen ikertzen du. Izan ere, etnia eta gizarte desberdinek behar metaboliko desberdinak dituzte, eta nutrienteen bioeskuragarritasuna desberdina da pertsonaren arabera. Hortaz gainera, elikadura ohiturek (gehiegi edo gutxiegi elikatzea, adibidez) geneen adierazpenean eta genomaren egonkortasunean eragin dezakete. Ondorioz, nutrigenetikak gene eta elikaduraren arteko elkarrekintzak ulertzea du helburu, pertsonari egokituriko dieta estrategiak erabiltzeko, modu honetara dietari loturiko gaixotasunak ekidin eta ondoizatea hobetzeko.