Gamma-azido aminobutirikoa (GABA)
GABA (ingelesetik, γ-aminobutiric acid) ugaztunen nerbio sisteman neurotransmisore inhibitorio nagusia da; hots, neuronen kitzikapen elektrikoaren inhibizioa eragiten du. GABA-ren aktibitatearekin loturiko prozesuek GABAergiko bezela ezagutzen dira.
Sintesia
GABA molekulak jatorri aminoazidikoa du eta glutamatoaren eratorria da (neurotransmisore kitzikatzailea) eta konbertsioaren entzima erantzulea glutamato deskarboxilasa da, glutamatoaren karboxilo taldea askatzen duena. Bestalde, GABA putreszina molekulan oinarriturik ere sintetizatu daiteke; diamina oxidasa eta aldehido deshidrogenasa entzimek katalizatzen dute sintesia kasu honetan.
Hasiera batean, GABA molekulak odol-burbuin hesia zeharkatzeko gaitasunik ez zuela uste zen. Egun, ordea, ikerketek erakutsi dute GABA gai dela hesi hau zehakatzeko; hots, GABA elikaduraren osagarri bezela erabili daiteke eta burbuinean efektua lortu.
Funtzioa
GABAren funtzio nagusia neurotransmisioa da, eta bereziki neurotransmisio inhibitorioa. Hots, GABAren presentzian, neuronek elektrikoki kitzikatzeko gaitasuna murrizturik dute eta ez dute seinale elektrikorik garraiatzen. GABAren burbuineko eremu askotan sintetizatzen da eta organismoaren prozesu ugarietan parte hartzen du.
Maila zelularrean, GABA neuronen mintzeko hartzaileetara batu eta erantzun bat sortzen du. Bi hartzaile mota deskribatu dira: GABA A eta GABA B, hartzaile ionotropiko eta metabotropikoa, hurrenez hurren. Azken finean, GABAren batura hartzaileetara neuronen hiperpolarizazio eragiten du:
- GABA A hartzaile ionotropikoa ligando menpeko kanal ionikoa da; GABA batzerakoan konformazio irekia hartzen du eta kloro anioien sarrera zelulara baimentzen du.
- GABA B hartzaile metabotropikoak G proteinen bidez pizten du seinaleztapena; mezulario sekundarioen bitartez kanal ionikoen aktibitatea aldatzen dute, eta kloro edo potasio ioien mugimendua eragiten dute hiperpolarizazioa eragiteko.
Orain arte azaldutakoa organismo helduan, jaio ostean, gertatzen da. Garapen bidean dagoen organismoan, ordea, GABAren funtzioa neurotransmisioan kitzikatzailea da. Izan ere, ikerketek erakutsi dute neurona heldugabeetan kloro gradientea alderantzizkoa dela (kloroa gehiago metatzen da medio intrazelularrean extrazelularrean baino) eta kloro kanalen irekierak kloroaren irteera eragiten du (ikus osmosia atala). Ondorioz, neuronaren depolarizazioa gertatzen eta kitzikapena gertatzen da. GABA sistema glutamato neurotransmisio sistemaren ordezkoa da neurona heldugabeetan; izan ere, garapenean zehar glutamato sistema garatu gabe dago.
GABAk neurona aintzindarien proliferazio, migrazio eta diferentziazioa, neuriten garapena eta sinapsien garapena kontrolatzen du.
GABA nerbio sistematik kanpo
- Areako β- zelulek GABA ekoizten dute eta intsulinarekin batera jariatzen dute modu parakrinoan. GABAk alboko α-zelulak inhibitzen ditu glukagoiaren jariapena ekiditeko. Era berean, GABAk β-zelulen biziraupen eta proliferazioan eragin dezake.
- Immune zelulak GABA jariatzen dute, eta exogenoki administraturiko GABAk sistema immunearen erantzun inflamatorioa ekiditen du; hortaz gainera, sistema immunearen erantzun erregulatorioa sustatzen du.
- GABA hainbat ehun periferikotan ekoizten da neurri txikiagoan eta askotariko funtzioak izan ditzake: hesteetan, gibelean, Fallopio hodietan, umetokian, giltzurrunetan, biriketan, etc.