DNA-k (ingelesetik, deoxyribonucleic acid) geneak ditu kodeturik bere sekuentziaren baitan, azido nukleikoen segida moduan; hori horela izanik, izaki bakoitzaren genoman kodeturiko geneen multzoak fenotipo desberdinak determinatuko ditu. Bestalde, fenotipoa ez dago guztiz determinaturik kodeturiko geneengatik; izan ere, geneak nola adierazten diren, fenotipoa desberdina izango da. Fenomeno hau agerikoa da izaki zelulanitzen garapenean: zelula guztiek genoma