Test serologikoak
Test serologikoak pazienteen laginetan antigorputz edota antigenoak identifikatzeko erabiltzen den proba diagnostikoa da; praktikan, pazienteen odol seroa erabiliz buruturiko proben multzoa da. Test serologikoak hainbat arlotan erabili daitezke (immunologia, mikrobiologia, kriminologia, etab.), eta aplikazio ugaritu ditu; hala nola, gaixotasun autoimmune eta infekzioen diagnostiko, odol taldearen determinazio edo mikrobioen identifikaziorako erabili daitezke.
Test serologikoetan ohiko metodo biokimikoak erabiltzen dira, ELISA, aglutinazio edo prezipitazioa bezela. Bestalde, egun teknika aurreratuagoak erabiltzen hasi dira, antigorputz fluoreszente eta kimioluminiszentzia bezela.