Teoria endosinbiotikoa
Teoria endosinbiotikoa zelula eukariotoen sorrera azaltzeko proposaturiko hipotesia da. Mitokondria eta kloroplasto organuluen jatorria zelula eukariotoetan azaltzen du, bakterio endosinbionteen barneraketaren bitartez. Hain zuzen ere, bakterio endosinbiotikoak zelula hostalariaren barnealdean bizi dira, bi aldeek onura lortzen dutelarik.
Teoria endosinbiotikoa Lynn Margulisek 1967. urtean aurkeztu zuen lehen aldiz, The origin of mitosing cells artikuluan.
Informazio gehiago “Teoria endosinbiotikoa” dokumentuan aurkituko duzue.