Materia zuria
Materia zuria garuneko materia grisadun kortex-aren azpialdean aurkitzen da eta milioika axoiren azaoek (nerbio zuntzek) osatzen dute. Hain zuzen ere, nerbio zuntzek garuneko eremu desberdinetako neuronen gorputzak elkarlotzen dituzte, modu honetara sare funtzional konplexuak sortuz. Materia zuri deritzo maila makroskopikoan egitura honek duen kolore zuriarengatik, axoiak bildu eta elektrikoki isolatzen dituen mileinak ematen diona.
Materia grisa eta materia zuria dira nerbio sistemako eremu bereizgarriak; izan ere, antolamendu zelular, anatomiko eta funtzio desberdinak dituzte. Duela gutxi arte, materia zuria egitura funtzio bakarra zuela uste zen; egun, ordea, ezaguna da materia zuriak ikasketan eta kognizioan funtzio garrantzitsua duela.
Bizkar hezur muinean materia zuria kanpoaldeko geruzetan aurkitzen da, garunean burbuineko barrualdeko gehiengo bolumena hartzen duen bitartean (nukleo basaletako materia grisa inguratuz).