Klastoak
Geologian, klastoak arroka sedimentario bat osatzen duten arroka zati handienak dira, matrize batean bildutakoak. Adiera zabalagoan, edonolako arroka zatiari ematen zaion izena ere bada. Haien tamainaren arabera, handienetik txikienera, blokeak, harkoskoak, hartxintxarra, pikorrak edo garauak, lohia eta buztina bereizten dira.
Ikus, gainera