Haslea (DNA erreplikazioa)
Hasleak (ingelesetik eratorria, primer) zelula maila ADN sintesiari hasiera emateko beharrezkoa den harizpi bakarreko azido nukleiko molekula da. Izan ere, ADN-ren mihiztapena ADN polimerasa entzimak burutzen du eta nukleotidoak eransteko aurrez sorturiko azido nukleiko molekula bat izan behar du, ADN moldearekiko osagarria. Izaki bizidunetan, hasleak ARN molekulak dira; laborategiko in vitro prozeduretan, ordea, ADN hasleak erabiltzen dira tenperatura altuetan egonkorragoak direlako.