Hartzaile zurtzak
Hartzaile zurtzak (ingelesetik, orphan receptor) ligando endogeno ezagunik ez duten proteinak dira; hain zuzen ere, hartzaile bezela ezagutzen dira beste hartzaile proteinen egitura antzekoa dutelako, baina ez da ezagutzen honi batzen zaion molekularik.
Historikoki, hartzaileak ligandoen bitartez “arrantzatu” eta ikertzen ziren farmakologian. Bestalde, biologia molekularreko teknika aurreratuei esker (cDNA liburutegiak eta genomen sekuentziazioa) milaka proteina identifikatu dira. Ondorioz, hartzaile asko sekuentzien antzekotasunagatik sailkatu dira, eta beraz ez zaio ligandorik egokitu. Errendimendu handiko baheketa tekniken bitartez milaka molekula testatzen dira, hartzaile zurtzen gain efekturik duten ikertzeko.