Gorputz ildaskatua (striatum)
Gorputz ildaskatua edo striatum burbuineko nukleo subkortikala da (ganglio basalean), bi hemisferioetan antolatzen dena. Gorputz ildaskatuaren funtzio nagusiak saritze-sistema, kognizioa, motibazioa (alde bentrala) eta motore funtzioa dira (alde dortsala). Arantzadun neurona ertainak dira zelula ugarienak eta neurri txikiagoan neurona kolinergiko eta bestelako neurona inhibitzaileak. Burbuin kortex-etik proiektatzen duten neuronek gorputz ildaskatuko neuronekin elkarrekin eta sinapsia sortzen dute. Azken neurona hauek, proiekzio edo MSN neuronak, globus pallidus nukleora bideraturiko zuntzak sortzen dituzte (zuntz estriatopalidalak); burbuineko beste itu nukleoak substantia nigra pars compacta, amigdala, hipokampoa eta peduncunlopontine nukleoa dira.