Golgi-ren aparatua
Golgi-ren aparatua (Golgi-ren konplexua bezela ere ezaguna) zelula eukarioto gehienetan aurkitzen den mintz sistema edo organulua da. Golgi-ren aparatua Camilo Golgi zientzialariaren omenez izendatu zen, harek aurkitu baitzuen 1897. urtean.
Golgi-ren aparatua mintz zaku zapalek osatzen dute, zisterna bezela ezagutzen direnak. Zisternak hiru eta harmarko multzotan pilatzen dira eta diktiosomak sortzen dituzte; zelula motaren arabera diktiosoma kopurua desberdina da (bakarra eta ehundaka artean izan ditzakete) eta bakoitzak cis aldea –erretikulu endoplasmatikora begira- eta trans aldea -mintz plasmatikora begira- du. Egitura eta antolamendu bereizgarri honek Golgi-ren aparatuaren funzionalitatea baimentzen du. Hain zuzen ere, organulu honetan makromolekulak (gehienbat proteina eta lipidoak) banatu eta sailkatzen dira. Golgi-ren aparatuak ezinbesteko funtzioa betetzen du molekulen jariapenean eta lisosomen sorkuntzan.