Bizi-funtzioak

Bizi-funtzioak izaki bizidun batek bere eta bere espeziearen biziraupenerako garatu behar dituzten prozesuen multzoa da. Bizi-funtzio hauek bereizten dira:

  • nutrizio-funtzioa, elikagaietatik beharrezko nutrienteak jaso, asimilatu eta metabolizatzeko prozesua, beste funtzio guztiak garatzeko beharrezkoa dena.
  • erlazio-funtzioa, ingurunearekiko interakzioa garatzen duen prozesua, handik beharrezko elikagaiak jaso, inguruneko kondizio egokiak bilatu eta bere espezieko eta beste espezieetako izaki bizidunekin interakzio edo erlazioa garatzeko.
  • ugalketa-funtzioa, ugaltzeko fisiologia eta organoak garatu eta haietaz baliatzea, bere espezieko izaki bizidun berriak osrtzeko.