Antigenoak
Antigenoak antigorputzek ezagutzen dituzten molekula edo egitura molekularrak dira. Antigenoek hainbat epitopo edo gune antigeniko dituzte bere baitan, antigorputz eta antigenoaren arteko elkarrekintza determinatzen dutena; hots, epitopoa antigenoen zati txiki bat da. Antigenoen izaera biokimikoa askotarikoa izan daiteke eta, oro har, proteina, peptido, polisakarido, lipido edo azido nukleikoak dira.