Anagenesia
Anagenesia (grekeratik ‘ana-‘ gorako eta ‘genesi’ sorkuntza), transformazio filogenetiko edo gradualismo bezela ere ezaguna, espezie baten eboluzio mekanismo gradualari deritzo. Hau da, anagenesiaren bitartez espezie batek aldaketa ebolutiboak jasaten ditu espezie berri bat sortzeko, zuhaitz filogenetikoan adarkadurarik gertatu gabe. Transformatu berri den espezieak bere arbasoa zapaldu ohi du, arbaso espeziea desagertaraziz.
Anagenesia eta kladogenesia espezieen eboluzioa azaltzeko mekanismo ebolutibo nagusiak dira; bi mekanismo desberdin izan arren, estuki elkarloturik daude espeziazio prozesuan.