Aleloak
Aleloak gene baten aldaerak dira. Gene batek alelo anitz izan ditzake, kromosomaren locus berean kodifikaturik daudelarik. Izaki diploideek bi alelo dituzte gene bakoitzeko, guraso bakoitzetik heredatutakoa.
Izaki diploideetan, aleloen izaera dominante, kodominante edo errezesiboa izan daiteke.