Agonista

Agonistak afinitate eta espezifikotasun jakin batekin hartzaile bat batzen duen eta hartzailearen aktibazioa eragiten duen molekula txikia da. Agonistaren gaitasuna hartzaileari batu eta erantzun zelular bat sortzeko eraginkortasuna deritzo.

Ligando edo molekula txiki baten agonista izaera hartzaile jakin batekiko definitzen da; izan ere, molekula batek hartzaile bat baino gehiago batu ditzake, baina erantzun desberdinak eragin. Era berean, hartzaile batek agonista bat baino gehiago izan ohi ditu, afinitate eta espezifikotasun desberdinekin; hain zuzen ere, agonista totalak eta partzialak bereizten dira.