Adenosina
Adenosina izaki bizidunetan ugaria den molekula organikoa da. Izan ere, adenosina ADN eta ARN sortzeko nukleotidoetako bat da (timina, guanina, zitosina eta uraziloarekin batera). Adenosinaren egitura kimikoa adenina base nitrogenatu eta ribosa monosakaridoan oinarritzen dira. Erribosak fosfato taldeak izan ditzake, eta orduan adenosina monofosfato (AMP), adenosina difosfato (ADP) eta adenosina trifosfato (ATP) sortzen dira; fosfato taldedun molekula hauek metabolismoan oinarrizko funtzioa betetzen dute, energia kimikoa metatu eta garraiatzen dutelako.
Adenosinak neurotransmisore funtzioa ere izan dezake eta burbuinean, bihotzean eta immune sisteman eragiten du batez ere.