Ziklo lisogenikoa
Ziklo lisogenikoa birusek haien DNA erreplikatzeko erabiltzen duten mekanismo biologikoa da. Ziklo litikoarekin alderatuz, ziklo lisogenikoan DNA birikoa ez da transkribatzen proteinak ekoizteko eta soilik DNAren erreplikazioa gertatzen da.
Zelula prokariotoen birusen kasuan, bakteriofagoetan alegia, DNA birikoa bakterioaren zitoplasman txertatu egiten da. Infektaturiko bakterioak DNA propioa erreplikatzen duenean, DNA birikoa ere erreplikatzen da, bakterioaren metabolismoaz baliatzen delarik. Ondorioz, birusaren DNA bakterioekin batera ugaltzen da eta modu honetara kopia ugari sortzen dira. Baldintzak egokiak direnean, ziklo litikoa aktibatu daiteke eta DNAren erreplikazio eta transkripzioa gertatzen dira fago egiturak sortzeko.
Ziklo lisogenikoa zelula eukariotoak infektatzen dituzten birusetan ere gertatu daiteke, baina mekanismoa ez da guztiz ondo ezagutzen.