Ubikitina
Ubikitina zelula eukarioto guztietan aurkitzen den proteina txikia da, 8.6 kDa inguruko pisu molekularra duena. Ubikitinaren funtzio nagusia proteina degradazioaren seinaleztapena da; hain zuzen ere, ubikitina molekulek kalteturiko edo erabileziniko proteinetara batzen da entzima espezifikoen bitartez (ubikitina aktibatzaileak -E1-, ubikitina konjugatzaileak -E2- eta ubikitina ligasak -E3-) eta ondorioz, markaturiko proteina proteosoma degradazio sistemara bideratzen ditu. Hortaz gainera, ubikitinak proteinen aktibitatea, kokapen zelularra eta proteina proteina elkarrekintzak eraldatu ditzake, besteak beste. Ubikitinazioak DNA genomikoaren mantenimenduan eta transkripzioaren erregulazioan ere funtzio garrantzitsua du, DNAri baturiko proteinen aktibitatea eraldatuz, hain zuzen ere.
Ubikitina molekula 1975. urtean identifikatu zen lehendabiziz eta bere izenak adierazten duen moduan (latinetik ‘ubique’ edonon esan nahi du) giza ehun ia guztietan aurkitzen da.