Turgentzia

Turgentzia edo turgeszentzia zeluletan gertatzen den hanpadura da, inguruneko presioa zelula barrukoa baino txikiagoa denean, ingurunea hipotonikoa denean alegia. Osmosi izeneko prozesuaren bitartez presio diferentzia orekatu bitartean, zelula barruko presioak zelularen paretetan indarra egin eta hanpadura sortzen du, turgentzia alegia, paretan zehar irregularra izaten dena eta beraz zelularen forman irtenguneak sorraraziz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, turgor; gaztelaniaz, turgencia; frantsesez, turgescence.