Transkripzioa
Metabolismo zelularrean, transkripzioa ADN sekuentzian oinarrituriko ARN molekularen sintesi prozesua da eta gene adierazpenaren lehen urratsa da. Transkripzioan entzima nagusia ARN polimerasa da, ADN harizpi bakarrean oinarriturik ARN harizpi osagarria polimerizatzen duena. Transkripzioak hiru fase nagusi ditu: hasiera, elongazioa eta amaiera.
Gertaera nagusiak, ARN polimerasak promotore sekuentzia batzea eta ARN molekularen polimerizazioa dira (erribonukleotidoak harizpiaren 3′ muturrean gehitzea). Transkripzioaren amaiera terminator (ingelesetik) sekuentzia transkribatzean gertatzen da prokariotoetan; eukariotoetan ordea, mekanismo ugari identifikatu dira transkripzioari amaiera emateko.
Transkripzioak hizkuntzalaritzan duen adiera jakiteko, ikus transkripzioa, Gizapedia webgunean.