Seneszentzia
Seneszentzia, latineko senex ”zaharra” hitzetik eratorria, ziklo zelularraren eten iraunkorra da, hainbat kalte edo estres intrazelularrek sorturikoa (adibidez, DNA kalteak). Hain zuzen ere, zelula seneszenteak G1 fasean eteten dira eta hazkuntza eta proliferazioa ekiditen dute; modu honetan, faktore kaltegarriak hurrengo belaunaldietara igarotzea sahiesten da, eta hortaz zelulen transformazio gaiztoa. Hortaz gainera, zelula seneszenteek hantura faktoreak jariatzen dituzte (ingelesez senescence-associated secretory phenotype, SAPS) eta aldaketa fenotipiko bereizgarriak pairatzen dituzte, besteak beste autofagia, metabolismo mitokondrial emendatua eta kromatinaren eraldaketa.
Seneszentziak garrantzi fisiologiko handia du, baita zahartzearekin erlazionaturiko gaixotasunetan eta minbizian. Hori dela-eta, egun seneszentzia erregulatzen duten terapiak garapen bidean daude, terapia senolitikoak.