Proteinuria

Proteinuriak proteinen presentzia gernuan esan nahi du, eta oro har, giltzurrunen funtzionamendu desegokia adierazten du. Proteinuriak etiologia desberdinak izan ditzake, esaterako, diabetes egoera ez kontrolatua, giltzurrun infekzioa edo presio arterial altuek sorturiko giltzurrun kaltea.

Proteinuria egoera arinetan proteinaren presentzia gernuan analisien bitartez detektatu daiteke soilik; giltzurrunen egoera okerrera badoa, ordea, aparra ager daiteke gernuan.