Proteinak

Maila molekularrean, proteinak lotura peptidikoz mihiztaturiko aminoazidoen kate polipeptidikoak dira; proteinak kate polipeptidiko bakar batez edo gehiagok osaturik egon daitezke. Oro har, proteinek egitura tridimentsionala lortzen dute haien funtzioa betetzeko (salbuespena, intrintsekoki desordenaturiko proteinak), egitura sekundarioa, tertziarioa eta kuarternarioa, hain zuzen ere.

Proteinak zelulen egitura eta funtzio askoren erantzule dira, eta ondorioz proteinen izaera eta egiturak anitzak dira: egiturari dagokionez, proteina globularrak, firukariak, laminarrak, etab. izan daitezke; funtzioari dagokionez, egiturazko proteinak, entzimak, mintz kanalak, etab. izan daitezke.