Plasmolisia

Plasmolisia zelulek barne ur edukia galtzen dutenean gertatzen den prozesua da, ingurune hipertonikoan izateagatik. Hain zuzen ere, zelulak solutu kontzentrazio handiko ingurune batean daudenean osmosi bitartez ura kanporatzen dute barne, kanpo kontzentrazioak berdintzeko. Plasmolisiaren ondorioz, zelula barneko presioa murriztu eta zelula uzkurtu egiten da.

Landare zeluletan mintz plasmatikoa pareta zelularretik banandu egiten da; animali zeluletan, aldiz, zelularen uzkurdura gertatzen da eta ohiko morfologia galtzen dute.

Bi plasmolisi mota daude; prozesua itzulgarria edo itzulezina den arabera, plasmolisi konkaboa eta konbexua, hurrenez hurren.