Plasmidoa

Plasmidoak azido desoxirribonukleiko (ADN) molekula zirkularrak dira, zelularen ADN kromosomikotik bereizten direnak, hain zuzen ere. Plasmidoak bakteria zeluletan agertu ohi dira eta plasmidoan kodeturiko geneek zenbait abantaila genetiko eskeintzen dizkie bakterioei; hala nola, antibiotikoei erresistentzia. Plasmidoen luzera aldakorra da eta plasmido motaren arabera kilobase gutxi edo ehundaka kilobasekoak izan daitezke.

Zelularen zatiketa gertatzen denean, plasmidoaren erreplikazioa gertatzen da, zelula alabek plasmidoa jaso dezaten (transferentzia bertikala). Bestalde, bakterioen artean transferentzia horizontala gertatu daiteke, konjugazio mekanismoaren bitartez; hots, bakterioen artean lasmidoen trukaketa gertatu daiteke.

Egun, ikerketaren arloan plasmidoak maiz erabiltzen dira geneen manipulaziorako eta geneen transferentziarako. Ondorioz, plasmidoek bektore izena hartzen dute esperimentalki erabiltzen badira gene transferentziarako.