Osmosia

Osmosia mintz erdi-iragazkorretan zehar konpartimentuen kontzentrazioak berdintzekogertatzen den disolbatzailearen mugimendua da. Disolbatzailearen potentzialak kontzentrazio gradientearen aurka egiten du konpartimentuen arteko homeostasia eta soluzioen homogeneotasuna lortzearren. Beraz, ur mugimendua solutu kontzentrazio baxuenetik altuenera gertatzen da, konpartimentuen bolumen aldaketa eraginez.

Disolbatzailearen mugimendu eta bolumen aldaketari aurre egiteko ezarri beharreko presioari presio osmotikoa deritzo eta mmHg edo atm unitateetan neurtzen da.