Orratz hipodermikoa
Orratz hipodermikoa metalezko tutu estua da, punta zorrotzekoa, kapsula baten bitartez xiringa batean ahokatu eta azaletik gorputzera substantziak sartzeko erabiltzen dena; era horretan, botikak eta txertoak emateko ohiko bitartekoetako bat da. Gorputzean puntzioak egin eta horren bitartez fluidoak eta ehun zatiak ateratzeko ere erabiltzen da, lagin moduan erabiltzeko nahiz helburu terapeutikoarekin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, hypodermic needle.