Nukleotidoak
Nukleotidoak azido desoxirribonukleiko (ADN) eta azido erribonukleiko (ARN) polimeroen monomero edo oinarrizko unitateak dira. Molekula organikoak dira eta ezinbesteko biomolekulak dira izaki bizidunetan.
Nukleotidoen egitura molekularrak hiru osagai nagusi ditu: pentosa monosakarido molekula (deoxiribosa edo erribosa), base nitrogenatu bat (edo nukleobasea) eta fosfato taldeak. Nukleobase motaren arabera, lau desoxirrinukleotido mota bereizten dira: adenosina, guanosina, timina eta zitosina; erribonukleotidoen kasuan, timinaren ordez uraziloa dago.
Nukleotidoak ADN eta ARN-ren unitateak ez ezik, energia maila handiko molekulak dira eta energia metatu eta garraitzeko funtzioa dute. Hortaz, nukleotidoak ezinbestekoak dira izaki bizidunen metabolismoan.