Neurotransmisoreak

Neurotransmisoreak nerbio sisteman mezulari endogeno nagusiak dira. Sinapsi kimikoetan, hots plaka neuromuskularrean, neurona-guruin eta neurona-neurona arteko neurotransmisioan dihardute; oro har, neurotransmisoreak neurona soman sintetizatu eta besikula presinaptikoetan metatzen dira. Neurotransmisoreak tarte sinaptikora (ingelesez, synaptic cleft) jariatzen dira eta hartzaile postsinaptikoekin elkarrekiten dute, neurona postsinaptikoren potentziala aldatuz.

Neurotransmisoreen izaera kimikoa askotarikoa izan daiteke. Sailkapen orokorra hurrengoa da: amino azidoak, peptidoak, amina biogenikoak eta azetil kolina.