Neuronak
Neuronak nerbio sistemako unitate zelular bereizgarria dira. Neuronek informazio elektrikoa jaso, prozesatu eta transmititzeko funtzio nagusia dute, organismoaren mugimendu, pentsamendu, memoria etab. koordinatzeko. Neuronen egitura zelular bereizgarriak dira dendrita, soma, axoi eta botoi sinaptikoak. Gizakiok 10¹⁰ neurona inguru ditugu eta dibertsitate maila oso handia da morfologia zein fisiologia aldetik.