Mikrotubuluak

Zelularen mikrografia, mikrotubuluak (berdez) eta aktina harizpiak (gorriz) tindatzaile fluoreszenteen bitartez markaturik. Zelularen nukleoa urdinez tindaturik dago.

Mikrotubuluak zelularen barneko tutu mikroskopikoak dira, haren zitoeskeletoa osatzen dutenak. Hainbat funtzio betetzen dituzte: zelularen iraitz-aparatuaren atalak dira, kanporatu beharreko substantzia eta elementuen igarobide gisa, zilio eta flageloen egitura osatzen dute, organuluak haiei esker mugitzen dira eta meiosian eta mitosian ere parte hartzen dute. Mikrotubuluen antolaketa-zentro batetik luzatzen dira, zentromerotik hain zuzen ere.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, microtubules; gaztelaniaz, microtúbulos.