Leukozitoak

Leukozitoak, odoleko globulu txuriak bezela ere ezagunak, sistema immuneko zelula multzoa da, organismoa infekzio eta agente arrotzen aurrean babesteko funtzio nagusia dutenak.  Leukozito guztiak hezur muineko zelula ama hematopoietikotik eratorriak dira eta organismo osoan zehar aurkitzen dira, odol eta sistema linfatikoan, hain zuzen ere.

Leukozito mota desberdinak deskribatu dira eta bost mota desberdinetan sailkatu dira: neutrofiloak, basofiloak, eosinofiloak, monozitoak eta linfozitoak. Hortaz gainera, zelula hauek bi irizpideren arabera sailkatu daitezke, ezaugarri morfologikoen (granulozito edo agranulozitoak) eta lerro zelularraren (mieloide edo linfoide) arabera.