Lerro zelularra
Lerro zelularrak animalia jatorri duten zelula hazkuntzak dira, mugarik gabe ugaldu daitezkeenak. Lerro zelularrak hazkuntza primarioen eratorriak dira; hain zuzen ere, animalia baten ehun edo zelulak behin behinez epe laburrerako ereiten direnean zelulen hazkuntza primarioak lortzen dira. Adostasunez, hazkuntza primarioaren azpihazkuntza egiterakoan lerro zelularra lortzen da.
Animalia zelula guztiek ez dute lerro zelularra bilakatzeko gaitasuna, eta azpihazkuntzak zelulen heriotza eragiten du.