Kripsia
Ikus gainera, kriptikoa Gizapedia webgunean.
Kripsi terminoarekin organismo bizidunek ingurunean kamuflatzeko adaptazio-estrategiak izendatzen dira. Estrategia kriptiko hauek bereizten dira: gelditasuna (harrapakari batzuek ez dute hautematen harrapakina erabat geldirik badago), mugimendua (animali batzuek haizeak mugitzen dituen hostoen mugimendua imitatzen dute), homokromia (azala inguruneko kolore berdina izatea) eta patroiak (ingurunean izaten diren patroiak, hostajea adibidez, imitatzea azalean).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, crypsis.